Pasa den larunbatean, Azaroak 11ospatu zen Andoainen gure taldeko txikienen liga jardunaldia.
Orokorrean oso arratsalde polita joan zen, detaile ederrak ikusteko aukera izan genuen bertaratutakoak eta igerilariak ere gustora etxeratu ziren.
2008 eta 2009an jaiotakoentzat lehen erakustaldiak dira hauek eta salto handia eman dutela garbi ikusi ahal izan genuen. Heldutasunez aritu ziren, bakarkako froga oso txukunak egin zituzten eta baita erreleboak ere.
Benjamin helduenek berriz froga luzeagoetan parte hartu zuten eta askok bi frogetan gainera. Distantziak gain hartu gabe 100 eta 200 libre dotoreak eta 50 bizkar azkar eta indartsuak egin zituzten eskolakoek. Beraien saioa amaitzeko bizkar estiloko errelebo lehiatuak ikusi ahal izan genituen.
Benjaminen saioa amaituta alebinen bigarren jardunaldia abiatu zen. Hauek 200 bizkar eta 100 bular frogetan lehiatu ziren eta lehen jardunaldiarekin alderatuta erritmo gehiagorekin ikusi genituen. Zerbait aipatzekotan 8×50 libre errelebo mistoa aipatu nahi genuke, benetan emozioz betetakoa izan baitzen eta gainera etxekoak irabazle izan zituena.
Arratsaldea ederra izan zen, guztien artean gure eskolako ezaugarria den dotorezia eta estilo landua nabarmendu ziren eta giroa eta jarrera ere bikainak izan ziren. Beraz bide honetik lanean ari garela garbi geratu da eta hemendik aurrera horixe, lanean segitzea dagokigu guztioi.