EMAITZA OSO ONAK GIJONEN OSPATUTAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

LIGAK MARTXAN, ESKOLA ETA TALDEKO IGERILARIAK BIKAIN
2019-12-11
ENEKO GARMENDIAK 17 URTEKO EUSKADIKO ERREKORRA
2019-12-13

EMAITZA OSO ONAK GIJONEN OSPATUTAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Maila absolutoko 25 metroko igerilekuan Gijonen ospatutako txapelketan emaitza paregabeak lortu zituen taldeak.

Maddi Barriola, Eneko Gamendia, Eneko Barriola eta Irati Arzalluz izan ziren bertaratutako ordezkariak.

Gamendiaren bizkarreko 3 frogak zoratzeko modukoak izan ziren, 50 (25”78), 100 (55”58) eta 200 (2’06”00). 50 eta 100 bizkarreko markak benetan aipagarriak dira, biak arratsaldeko B finala igeri egiteko sailkagarriak izan zirelako. Bestalde 100 bizkarreko 55”58 marka ere aipatu behar da, Euskal Herriko 17 urteko errekor berria ezartzea lortu baitzuen.

Maddi Barriolak 100 tximeletan 1’04”12 egin zuen, bere marka personal berria ezarriz eta 200 metroko frogan berriz 2’20”31 denbora markatu zuen. Gauden garaia kontuan hartuaz bi marka benetan aipagarri.

Eneko Barriolak ere 100 bizkar frogan 56”66 markatu zuen bere marka pertsoanl berria ezarriz eta 200 bizkarrean 2’04”24 egin zuen.

Irati Arzalluz ek ere bere lana ederki egin bazuen ere txapelketako alde itsusiena egokitu zitzaion, krono elektronikoarekin arazoren bat tarteko bere marka erreala ez baitzen ongi erregistratu. 50 tximeleta frogan parte hartu zuen eta guk eskuz hartutako denbora eta ondoren markatutakoaren artean izugarrizko aldea izan zen. Dena den, lana ongi eginda dagoela erakusteko gai izan zen eta urte polita egingo duela garbi erakutsi zuen.

Txapelketa polita zalantzarik gabe danontzat! Zorionak igerilariei eta baita hauekin batera Gijonera bidaiatu zuen  Josebari ere! Lan bikaina benetan!

 

X