Gipuzkoako Igerilari osoa txapelketan dotore

Maiatzak 1-zubia
2018-04-30
TRI KANPUSA
2018-05-22

Gipuzkoako Igerilari osoa txapelketan dotore

Pasa den igandean, Maiatzak 13, Azpeitiko igerilekuan ospatu zen Benjaminen Gipuzkoako Igerilari Osoa Txapelketa. Bertan eskualdeko taldetik 10 igerilarirekin parte hartu zuen Tolosaldeak.

Denboraldi honetan, azken orduko erabaki bat dela medio txapelketa honetan parte hartzeko gutxieneko denborak ezarri ditu federazioak eta hori dela eta nahi baino taldekide gutxiagorekin izan ginen Azpeitian.

2006 eta 2007 urteetan jaiotako mutilak eta 2006an jaiotako neskak izan ziren lehiatutakoak. Guztiek goizean 50 tximeleta eta 100 bizkar frogetan parte hartu zuten eta arratsaldeko jardunaldian berriz 100 bular eta 100 libre frogak osatu behar izan zituzten. Honetaz gain, mutilen taldetxoak goizean 4×50 libre eta arratsaldean 4×50 estilo erreleboan ere parte hartu zuten bietan oso paper duina eginaz.

Parte hartu duten igerilariak Irene Sagarna, Eider Duran, Markel Iraeta, Mattin Zubeldia, Iosu Zubillaga, Markel San Jose, Manex Zubeldia, Lukas Gurrutxaga, Iuri Tena eta Iker Altuna izan ziren eta guztiek euren marka hoberenak egin zituzten parte hartutako frogetan.

Eskualdeko igerilari aipagarriena Iosu Zubillaga Ibartarra izan da, 2007an jaiotako mutilen artean 4. Postu orokorra eta bigarren postu bat eta bi hirugarren postu lortuta 3 domina eskuratuta etxeratu baitzen.

Lehen postuak eta sariak ez dira oso ugariak izan txapelketan, baina benetan harro itzuli ginen guztiok etxeko txikienak erakutsitako estilo txukun eta dotoreagatik, zalantzarik gabe etorkizunerako oinarri ezin hobea izango da hauxe.

Giro ezin hobea eta jarrera bikainak izan ziren igerilekuan eta baita eguerdiko tartean jatetxean ere. Esperientzia benetan ederra lehen aldiz maila honetako lehiaketa batean parte hartu duten igerilarientzat.

 

X