Pasa den asteburuan Usabal Kiroldegiko igerilekuan ospatutako Gipuzkoako Kopan eskualdeko igerilariak, gizonezko, emakumezko eta sailkapen mistoan txapeldunak izan dira.
Zoragarria izan da asteburua, lortutako emaitzak bikainak izan direlako eta gainera igerilariak sailkapenean ere gorengo postuan ezartzea lortu dutelako.
Igerilarien maila ezin hobea izan da eta honi esker benetan froga ikusgarriak izan dira uretan. Eneko Garmendia eta Eneko Barriolaren 200 bizkar froga, neskek 4x200m librean ia puskatutako Tolosaldeako errekorra, laurak 2’14’’-en azpitik igeri eginaz, mutilen 4×100 libre eta 4×200 libre erreleboetako abiadura… asko izan dira bi egunetan etxeko igerilekuan ikusi ahal izan ditugun estilo, distantzi eta froga desberdinetako ezaugarri eta igerilari aipagarriak.
Taldeak ez du deskalifikaziorik izan eta honek puntuazioan asteburu osoan zehar lehen postuan mantentzea eragin du. Gorka, Igor eta Leire gaztetxoek lehen aldiz parte hartu dute lehiaketa honetan, heldu eta gazteen arteko erreleboa ziurtatuz eta tarteko igerilariak berriz indartsu daudela eta taldearen pisua bizkarrean hartzeko beldurrik ez dutela erakutsi dute.
Guzti honek egutegiko froga guztiak, distantzi eta estilo guztietakoak ederki betetzea eragin du eta Gipuzkoako talde orekatuena osatu dute gazteek asteburu honetan behintzat. Orri esker, nesketan, mutiletan eta sailkapen mistoan taldea txapeldun izan da.
Kirol arloaz gain asteburua garrantzitsua izan da eskualdeko taldearentzat, talde bezala lehiatzen den txapelketa izanik guztiek helburu berarekin igeri egin dute eta talde lan potoloa egiteko balio izan du.
Honetaz gain, taldeko gurasoen antolakuntza lan bikaina, armailetara gerturatutako publikoaren kopurua eta hauek emandako bultzadak igande arratsaldeko sari banaketako unea benetan unkigarria izatea eragin zuen.