igeriketa eskola

Gure igeriketa elkartearen mamia da. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztez osatzen da eta elkarteko partaide gehienak biltzen ditu.


igeri egiten ikastea helburu

Eskolaren helburu nagusiak haur eta gazteek teknika txukunean igeri egiten ikastea, igeriketa gozatu eta maitatzea eta igeri eginaz ongi pasatzea dira.

Honekin batera egunerokotasunean heziketa integrala eskaintzen dugu, giza baloreetan oinarrituaz eta euskara ardatz hartuta.

Igeriketa eskolako igerilari gehienak Gipuzkoako Foru aldundiak bultzatzen duen eskola kirolaren programan parte hartzen dute. Hau eskola umeen heziketa integratzaileari begira, hauen nortasuna era armoniatsuan garatzeari begira eta geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea bermatuko duen baldintza fisiko eta prestakuntzari begira dagoen programa da.

igeri egiteaz gain...

Gure eskola igeriketa baina gehiago ere bada. Eguraldiak uzten badigu eta ikasturteko garai desberdinak aprobetxatuaz, udaberria, aste santua… igerilekutik atera eta kanpoan ere aisiaz gozatzea gustuko dugu. Bide batez, talde giroa landu eta indartzeko aukera ematen digute. Bereziki maitatuak dira gabon garaiko eta aste santuko jolasak eta nola ez ZUHATZAra irteera. Bertan asteburu osoko topaketa bat burutzen dugu, irlak berak eskaintzen dizkigun paisaia eta baliabide guztiaz gozatuz eta giro ezin hobean.

Gainera, etengabe aisiaz gozatzeko aukera berriak lantzen ari gara. Bide honetatik 2017ko Uda kanpainaren barruan lehen aldiz TRIATLOI KANPUSAri ekin diogu.

animatu zaitez
& parte hartu

Eskolan interesa baduzu, edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

    igeriketa eskolako mailak

    Igeriketa eskolako maila eta adin desberdinen arabera ondorengo taldeetan lan egiten du:

    txalburua

    Astean 2 egun

    dordoka

    Astean 2 egun

    igela

    Astean 3 egun

    amuarraina

    Astean 3 egun

    izurdea

    Astean 3 egun

    marrazoa

    Astean 4 egun

    parte-hartzea

    Astean 3 egun

    baimen
    dokumentuak

    Baimen dokumentu eta datu orriak deskargatu itzazu ondorengo loturetan,
    bete eta sinatu ostean, bidali mesedez teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera.
    Mila esker aldez aurretik.

    X