Kaixo guztioi, taldeko guraso eta batez ere igerilariei!
Zer moduz zaudete?
Etxean izango zaretela pentsatzen dugu, gu bezala, danok bezala ezta!
Izurritea dela eta etxean egoteko esan digute, gainera, dagoeneko 2 aste pasa ditugunez ederki egiten ari omen gara eta pixkanaka egoera hobetzen ari omen da.
Beraz, Tolosaldeatik zorionak danoi zuen pazientzia eta umore onagatik!
Etxean gaudenez ezin gara igerilekura sartu, baina inork ez du esan kirola egin ezin dugunik.
Horregatik proposamen berri bat dugu zuentzat. Jarraian ageri den Youtubeko helbidean sartu eta bertan bideoz lantxo bat jarri dizuegu. Bi egunez behin bideo bat igoko dugu eta zuek zuen etxean egin dezakezue.
Igerilekura itzultzen garenean arin eta indartsu egotea komeni zaigu eta gainera guraso eta anai arrebak ere egin dezakete, beraz jarri martxan…
Animo danoi eta eskerrik asko
Tolosaldea Igeri Kirol Taldea
Maitane, Joseba, Zuriñe, Beñat eta Nerea