URRIAK 12-13 JAI EGUNA
2018-10-09
HITZALDIA, IGERILARI ETA GURASO GUZTU GUZTIEI ZUZENDUA
2018-10-11

IV.TOLOSALDEA IKT EGUNA

 

Urtero legez ikasturteari ofizialki hasiera eman asmoz URRIAK 21 ean TOLOSALDEA elkartearen eguna ospatuko dugu. Igerilari, familiarteko, teknikari, zuzendaritza eta orohar eskualdeko igeriketaren inguruan gabiltzan guztiontzat ospakizun eguna izatea nahi genuke. Horretarako jarraian agertzen den egitaraua antolatu dugu.

URRIAK 21;

11; 00tan igerilari eta teknikariak Usabalgo igerilekuan elkartuko gara eta 18/19 denboraldiko argazki ofizialak aterako ditugu. (Igerilariak, ahal den heinean taldeko arropa eta txanoak ekartzea komenigarria da)

12; 00tan elkarteko igerilari eta familiartekoez osatutako familiarteko errelebo erraldoia (izena emateko klikatu hemen, azken eguna, Urriak 18)

Arauak; 

  • Igerilariek, gurasoek, aiton-amonek, lehengusuek… parte hartu dezakete
  • Talde bakoitzak 4 kide izango ditu
  • Talde bakoitzak bi belaunalditako kideak izango ditu gutxienez
  • Talde bakoitza bi familiatako kideez osatuta egon daiteke gehienez, ez gehiago
  • Taldea ahalik eta belaunaldi gehienez osatua egotea sarituko da

 

Jarraian erreleboko sari banaketa eta 17/18 denboraldiko sari banaketa.

14; 00tan Bidegoxo jatetxean Igerilari, familiarteko eta zuzendaritza batzordearen arteko bazkaria (helduak 20 euro eta haurrak 10, izena emateko klikatu hemen, azken eguna, urriak 18) 

Helduen menua 

  • Urdaiazpiko eta xolomo iberikoa
  • Onddo nahaskia
  • Entsalada epela, gula eta otarrainxkekin
  • Legatza labean edo entrekota plantxan
  • Postrea
  • Kafea eta edariak

Haurren menua

  • Makarroiak
  • Oilaskoa
  • Postrea

 

Guzti honetaz gain bi aste hauetan zehar gure gazteen formakuntzarako oso interesgarri izan daitezkeen pare bat ekitaldi ere ari gara antolatzen, aurrerago zehazten joango gara.

Denon neurrira antolatutako egitaraua da, beraz ANIMA ZAITEZTE!!!!!!

 

X