Eusko Jaurlaritzak hartutako azken erabakien ondorioz Tolosaldea Igeri Kirol Taldeak hauxe erabaki du.
Bihartik aurrera, Martxoak 13 ostirala (barne), igeriketa saio guztiak bertan behera geratuko dira.
Gaur, osteguna, martxoak 12, teknikariak igerilekuan izango gara. Saioetara etortzen dena ongi etorria izango da. Hala ere, eskertuko genuke jaurlaritzako gomendioak jarraituz igeriketa eskolako umeak (txalburu, dordoka, igel, amuarrain, izrde eta marrazoak) ahal den neurrian familian jasoko bazenituzte. Era honetan pilaketak gutxitu eta izurritea ez zabaltzeko neurriak gaurtik aplikatzen hasiko ginateke.
Normaltasunera itzultzerakoan komunikatuko dugu. Hala ere emaila eta telefonoak martxan izango ditugu.
Mila esker, Tolosaldea ikt