Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko. Covid 19-a dela eta, osasun eta segurtasun gomendio guztiak jarraituz, baldintza berezietan izango bada ere.
Gure asmoa etxeko txikienekin Triatloi Kanpusa aurrera eramatea da, aurreko urteetako formatua ahalik eta gehien errespetatuaz.
Bertan Triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, transizioak, mendi irteera, triatloi txikiak….
2019-2020ko ekaina-uztaila 5 asteko txandatan antolatuko dugu, ondoren bakoitzari hobekien moldatzen zaion formatuan izena eman dezakeelarik, aste bat, bi, hiru…
Lehen 3 asteak betak badaude ere, Uztailak 20-24 eta 27-30 oraindik badaude plazak libre.
Ordutegia; 9;00-13;00
Adina; 7-12
Lekua; Tolosa inguruko natur gune desberdinak
Prezioa; 52 euro aste soltea eta 92 euro bi asteko txanda
Izena emateko; deitu 688-807-405 telefonora edo idatzi teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera
ANIMATU ZORAGARRIA IZANGO DA!