NORMALTASUN BERRIAN TALDE NAGUSIA LANEAN DUGU DAGOENEKO
2020-06-15

TRI KANPUSA 2021

Tri kanpusa Tolosaldea Igeriketa Kirol Taldea

Kaixo guztioi!

Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko.

Tolosako Udaleko Uda kanpainaren barnean TRIATLOI KANPUSA jarriko dugu martxan.

Covid 19-a dela eta,  osasun eta segurtasun gomendio guztiak jarraituz,  aurten ere baldintza berezietan  izango bada ere.

Gure asmoa etxeko txikienekin Triatloi Kanpusa aurrera eramatea da, aurreko urteetako formatua ahalik eta gehien errespetatuaz.

Bertan Triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak …

2020-2021ko uztaila  5 asteko txandatan antolatuko dugu, ondoren bakoitzari hobekien moldatzen zaion formatuan izena eman dezakeelarik, aste bat, bi, hiru…

 

Txandak; ekainaren 28tik uztailaren 30arte.

Ordutegia; 9:00-13:00

Adina; 7-13

Lekua; Tolosa inguruko natur gune desberdinak.

Prezioa; 55€  aste soltea eta 95€ bi asteko txanda

 

Izena emateko esteka honetan egin behar duzue.

ANIMATU ZORAGARRIA IZANGO DA!

 

 

X