Bueltan gara!! Igeriketa eskolako txalburu, dordoka eta igelek ere asteburu bikaina pasatu dugu Zuhatzan eta gaur bigarrengoz begiak ezin ireki gabiltza ikastolan.
Eguraldiak lagundu digu oraingoan eta eguzkia lagun piragua, windsurf, pedalo eta optimistean ederki ibili gara.
Untxi pila bat zenbatu ditugu eta orkatzak ere gertu gertutik ikusteko aukera eman digute. Oihanaren urtebetzea ederki ospatu dugu, gauean musika kaxa majikoarekin jolastu gara eta irlari buelta ematerakoan aurkitu ditugun froga guztiak bikain gainditzea lortu dugu.
Zuhatzako langileen azalpenak, prestatutako janaria eta eman diguten laguntza ezinbestekoak izan ditugu eta Eneko, Luis, Tontxu, Koldo…. denei eskerrak emateaz gain datorren urtean berriz itzuliko garela agindu diegu.
Autobusean taldeko nagusienek erakutsi diguten IKI LA BUNBA abesti famatua abestuz eta nozilla bokata eskuan hartuta lur hartu dugu Usabalen poz pozik.
DATORREN IKASTURTEAN GEHIAGO!!!!!!!!!!