Zuzendaritza batzordearen nota informatiboa

ABENDUAK 6-9 JAI IZANGO DA
2018-12-03
Paco Sanchez sarian DS kirol etxearen eskaintza
2018-12-18

Zuzendaritza batzordearen nota informatiboa

Azaroak 17ko lehiaketa – eskertzea

Aurreko hileko, Azaroak 17an, Tolosaldea IKT-k Benjaminen testa eta KZL1, eta Alebinen Ligako bigarren jardunaldia antolatzeko ardura izan zuen.

Lerro hauen bidez han egon ziren bolondresen laguntza eskertu nahi dugu Zuzendaritza Batzordetik. Maider, Eli, Fermin, Iñaki, Jorge, Irati, Carlos, Lierni, Mikel, Aitor, Koldo, Mireia, mila esker benetan laguntzeko zuen prestutasunagatik eta egindako lan onarengatik. Nahiz eta momentu batzuetan kamera ezkuturen bat zegoela bazirudien ere, gertatzen ari ziren ezustekoengatik, azkenean guzti horiek denen artean lasaitasunez konpontzea eta aurrera ateratzea lortu genuen. Nahiz eta txikien lehiaketa bat izan, eta honek denborarekiko eta kronometratzearekiko “presioa” kentzen duen, txikiak izateagatik igerilariek adeitasun gehiago eskatzen dute: haiek beraien kalean egon daitezen kontrolatzerakoan eta baita beraien urduritasunak saihesten laguntzerakoan ere. Eta benetan oso lan ona egin zenutela.

Mila esker denori eta segi horrela!!!!

 

 

 

Beste gurasoei deialdia

Mezu hau ere aprobetxatu nahi dugu, beste guraso guztiei ere hemendik aurrera izango diren eta Tolosaldea IKT-k Usabal-en antolatuko dituen lehiaketetan laguntzen parte hartzen animatzeko.

Zuzendaritzan jabetzen gara hainbat pertsonak ezingo dutela hainbat lehiaketetan lagundu, lan egin beharra dutelako edo beste era bateko konpromezuak dituztelako, baina beste guztiei dei egiten dizuegu lehiaketen antolakuntzan parte hartzeko.

Zertarako lagundu?

  • Antolatzen diren lehiaketa guztiak bolondresen laguntzari esker egiten dira. Beraz, beraiek gabe ez genuke lehiaketarik izango.
  • Tolosaldea IKT k ez baditu lehiaketak antolatzen horrek esan nahi du beste talde, eta beraz beste guraso batzuen gain uzten dugula lehiaketa horien antolakuntza eta lana
  • Tolosaldea IKT k ez baditu lehiaketak antolatzen gure igerilariak beste herrietara mugitu behar dute, horrek dituen ondorioekin: kotxe bidaia (denbora eta dirua), ez ohiko leku batean lehiatu, igerilekuak… ez dira berdinak (horrela utziko dugu) eta Tolosako instalakuntzak bezalakorik gutxi ditugu Gipuzkoan.
  • Laguntzen dugunean gurasook gure seme alabei konpromezuzko mezu bat bidaltzen diegu. Entrenamenduetara joatea gogorra bada eta horretarako igerilariak konpromezu bat hartu behar badute, eta gurasook hori exijitzen badiegu, zer era hobea gu beraientzat ere eredu izatea baino.
  • Lehiaketak antolatzeko ahalmenak ere Klub baten sendotasuna erakusten du. Ez da irudi berdina bidaltzen laguntzaileak justu justu daudenean edo lan guztietarako hainbat laguntzaile daudenean.
  • Sendotasun horrek lehiaketa garrantzitsuak antolatzeko aukera ematen du.
  • Antolatzen den lehiaketa bakoitzeko Tolosaldea IKT-k diru sarrera bat jasotzen du, eta lehiaketa garrantzitsuetan diru sarrera hori garrantzitsuagoa izaten da. Diru sarrera hauek aurrekontuetan pisu handia izaten dute eta gaur egun ditugun kuoten prezioak mantentzea ahalmentzen dute. Lehiaketarik gabe diru sarrera horiek beste nonbait bilatu beharko genituzke…

Beraz eta laburbilduta, lehiaketak antolatzearen gakoak hauxek dira: solidaritatea, erosotasuna, sendotasuna eta ekonomia.

Zer lortzen dugu?

  • Leku pribilejiatu batetik lehiaketa ikustea. Lehenengo lerrotik, eserita (gehienak) eta gertatzen ari den guztiaren berri izanez.
  • Normalki tratatzen ez ditugun beste guraso batzuk ezagutzea.
  • Aurreko ataleko helburuak lortzen laguntzea
  • Taldeko partaideago sentitzea
  • Gurasoak bertan ikusita, gure igerilariak gehiago motibatzea

Horrenbeste onurak izanda, zergatik ez du jende gehiagok izena ematen laguntzeko?

  • Kronometratzeari beldurra. Esan ohi dugunez lehiaketa batean kronometratzaile gehiago dago harmailetan igerileku bertan baino. Hau da, kronometratzea oso erraza da eta denek dakigu hori egiten. Hala eta guztiz ere, lehiaketa baten aurrean laguntzaileei 45minutu lehenago deitzen zaie eta denbora horretan kronoa nola erabili erakusten da. Hau 2 minututan kontrolatuta izaten du jende guztiak. Beraz, beldurrik ez eta oztopo bat gutxiago. Kronometratzeaz aparte ere denborak nola eta noiz apuntatu ere adierazten da.
  • Laguntzaileena jada talde egin bat da. Ez da horrela, bertakoei lotzen gaituen gauza bakarra denak igerilarien ama edo aitak garela da.
  • Akats bat egiteari beldur. Akatsak denak egiten ditugu. Hala eta guztiz ere norbaitek lehen aldiz laguntzeko izena ematen duenean esperientzia duen norbaiten ondoan jartzen saiatzen gara. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta errazagoa da hau egitea, postu berdinerako pertsona bat baino gehiago jartzea ahalmentzen bait gaitu. Gainera, akatsen bat eginez gero, ardura beti zuzendaritza taldeak hartzen dugu. Eta azkenik, akats egitea normala dela horren barneratuta dago, hauek saihesteko aldez aurretik neurriak hartzen direla: adibidez, norbaitek kronoarekin arazoren bat badu (nahi gabe gelditu egin du, edo ez du martxan jarri), badaezpadako beste kronometratzaile pare bat egoten dira

Igerilarien gurasoei bakarrik luzatzen al da deialdia?

  • Ez. Azken finean Klub-eko igerilari guztiak (eta beraien gurasoak) lortzen dituzte lehiaketen antolakuntzaren onurak.

Egia da, lehiaketa bat antolatzeko garaian lehenengo momentuan hor parte hartuko dute igerilarien gurasoei luzatzen zaiela laguntza eskaera. Zergatik? Ba jakina delako, portzentai haundi batean, igerilari horien gurasoak (edo baten bat) igerilekuan egongo direla lehiaketan zehar, eta beraz, beraientzat errazagoa izango dela bertan egotea laguntzen.

Kontutan izan behar da, lehiaketa garrantzitsuak (Gipuzkoa eta Euskal herriko txapelketak) ez direla arratsalde bat bakarrik izaten, baizik eta asteburu osoan zehar luzatzen direla: larunbata eta igandea, goiz eta arratsaldez. Eta hori izaten da jende gehiena behar den momentua: pertsona berak egon ez daitezen asteburu guztian zehar laguntzen.

Azkenean denak lagunduko bagenu, gehienez bi lehiaketetan laguntzearekin nahikoa litzateke. Baina momentuz egoera horretatik urruti xamar gaude, normalki pertsona berdinak izaten direlako laguntzera azaltzen direnak.

Zer ez da lortzen lehiaketa batean laguntzeagatik?

  • Lehiaketan zehar ez gara gure seme-alabekin egoten. Hau da, beraiek igeri egitea doaz bere entrenatzaileekin, eta gure bete-beharra lehiaketa ospatzen laguntzea da. Kasu honetan guraso izatez uzten dugu, laguntzaile izatera pasatzeko. Hau muturreraino eramanda, ez dugu inongo tratu berezirik izan behar ez igerilari batzuekin, ez gure Klub-eko igerilariekin, ezta ez beste inorekin ere. Erabat inpartzialak izan behar dugu.
  • Ez da lortzen gure seme-alabentzako inongo tratu berezirik entrenatzaileen partetik.

Idatzi honen bidez erakutsi nahi izan dugu zein garrantzitsua den Klub-ak egiten dituen deialdietara ahal den jende gehienak erantzutea eta honek guztiengan duen eragina, eragin zuzena. Laguntza hori gainera ez da batere zaila, ezta ere lehendabizikoz egiten denean. Beraz guztioi animatzen zaituztegu Tolosaldea IKT hemendik aurrera antolatuko dituen lehiaketetan laguntzeko izena ematen, denen artean lehiaketak antolatzea errazagoa eta eramangarriagoa bait da guztiontzat.

 

Tolosan, 2018ko Abenduak 4ean

 

Tolosaldea IKT– ko Zuzendaritza batzordea

 

 

X