Alebin ligako eta Neguko ligako hirugarren jardunaldiak jokatu dira

GIPUZKOAKO TALDEEN KOPA TOLOSAN JOKATUKO DA
2017-12-03
ABENDUAK 6-8
2017-12-05

Alebin ligako eta Neguko ligako hirugarren jardunaldiak jokatu dira

Larunbatean, Abenduak 2, alebinen ligako eta neguko ligako hirugarren jardunaldiak ospatu dira.
Alebinek, Hernaniko Kiroldegiko igerilekuan igeri egin zuten, 200 metro libre eta 100 metro bizkar frogan lehiatu zirelarik. Bi froga hauen ondoren 4×100 metro bularreko erreleboetan ere parte hartu zuten, bular estiloan gure taldeak emandako aurrerapausoa garbi erakutsiz.

Jardunaldi oso politaz gozatzeko aukera izan genuen Hernanin, gure gaztetxoak lehen ligatik gorakada nabarmena eman dute eta pixkanaka ari dira eguneroko lanaren fruituak biltzen. Estilo zaindua erakutsi zuten, frogak planteatzeko modua ere bikaina izan zen eta talde giro eta animazioan ere txapeldun aritu ziren. Alebinen hurrengo erronka Abenduak 23an jokatuko den Paco Sanchez saria izango da, gabonetako oporrak hasi aurretik festa ederra zalantzarik gabe.

Taldeko nagusienak berriz, Lasarten lehiatu ziren Neguko ligako hirugarren jardunaldian. Gipuzkoako Koparako bi asteren faltan erritmoa hartzen eta pixkanakara forma punttu politera iristen ari direla erakutsi ahal izan zuten.

Lehen bi jardunaldietako erritmo falta eta konfiantza faltak ahaztu eta Abenduari gogotsu ekin diote, denbora oso politak ikusteko aukera izan genuelarik. Oraindik denboraldiari koska txikia kendu badiote ere bide onean doazela erakutsi dute igerilariek eta hemendik bi astera Tolosan jokatuko den Kopara indartsu iritsiko direla argi utzi dute.

Zorionak guztioi zuen lan bikainagatik!

X