Calendario de travesías marítimas de verano
2017-06-16

Campus Triatlón 2017

Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko. Ikasturteko ohiko martxa amaitutakoan Udako eskaintzarekin bete betean hasiko gara.
Tolosako Udaleko Uda kanpainaren barnean Tolosako Triatloi Taldeak eta Tolosaldea ikt igeriketa eskolak TRIATLOI KANPUSA jarriko dugu martxan.
Bertan, igeriketaz gain, triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko habileziak, ur-jolasak, kanpo jolasak, transizioak, mendi irteera, hondartzan goiz pasa, triatloi txikia…
EGUTEGIAK ERRAZAGO EGOKITU NAHIAN ESKAINTZA BEREZIA MARTXAN JARRI DUGU. ASTE BAKARREKO TXANDAK EGITEA ERE POSIBLE IZANGO DELARIK (47´55 EURO).

1. Txanda; Ekaina 26-30
2. Txanda; Uztailak 3-7
3. Txanda; Uztailak 10-14
4. Txanda; Uztailak 17-21
Hasieran proposatutako hambostaldietako txandak ere aurrera doaz noski eta dagoeneko ari gara izen emateak jasotzen. Ekainak 26an hasita bi asteko txandak izango dira goiz osoan zehar (87´66 EURO).
1. Txanda; Ekaina 26-Uztaila 7
2. Txanda; Uztaila 10-21

Ordutegia 9;00-13;00
Adina; (7-9) eta (10-13)
Lekua; Tolosako Usabal kiroldegia eta inguruko natur gune desberdinak
Prezioa; 87´60 euro txanda bakoitzeko
Izen emateak; tolosaldeaikt.tek@gmail.com helbidean eta 667-631-742 telefonoan edo Usabal Kiroldegiko harreran

ANIMA ZAITEZTE, EDERRA IZANGO DA!!

X