ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKO TXAPELKETAK JOKATU DIRA CASTELLON ETA MADRILEN

GIPUZKOAKO NEGUKO SARIAN EMAITZA POLITAK
2019-03-21
ESKOLA KIROLEKO UR JOLASAK
2019-03-21

ESPAINIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKO TXAPELKETAK JOKATU DIRA CASTELLON ETA MADRILEN

Pasa den Otsaila erdialdean eta Martxoa hasieran Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketak ospatu dira eta bertan Euskal Herriko selekzioaren izenean parte hartzeko hautatuak izan diren eskualdeko igerilariek parte hartu dute.

Otsailak 15 eta 17 bitartean Junior taldeko Eneko Barriola, Irati Arzalluz, Maddi Barriola eta Eneko Garmendia Castellonen izan ziren.

Txapelketa ederra egin zuten laurek. Igerileku luzean izateak eta denboraldiko zati garrantzitsuenaren aurretik bidaiatzeak bakoitzaren punttuari buruz informazio ezin hobea eman zien eta gainera emaitza politak lortzeak jarraian izango diren txapelketei sendoago eusteko arrazoi izan ziren.

Nabarmendu behar dira batez ere 17 urteko taldeko errekor berriak diren Eneko Garmendiaren 200 libreko 2’00”07 eta 400 libreko 4’18”50.

Irati Arzalluzen 100 libreko 1’01”21 a ere bikaina da bere momentu gozoa forgatuz eta berdin Maddi Barriolaren 100 tximeletako 1’06”79a ere. Eneko Barriolak berriz 200 bizkarrean 2’12”50 egin zuen bere betiko dotorezia nabarmenduz.

Martxoak 2 eta 3an berriz taldeko alebinak Madrilen lehiatu ziren. Beren lehenengo esperientzia izan da Euskal Herriko selekzioarekin eta konpromezu eta seriotasun handiarekin lehiatu dira gaztetxoak.

Ihauteri asteburu betean eta ilusioz gainezka gerturatu ziren madrilera Unai Zubeldia, Markel Garmendia eta Nahia Cristobalena eta hirurek maila honetako lehiaketa batek suposatzen duen urduritasun eta tentsioa alde batera utzi eta maila ezin hobean aritu ziren.

Hiruen lana zoragarria izan zen, Markel tximeletan lehiatu zen, Unai bizkar estiloan eta bereziki aipatu behar dugu nahiak 100 bularrean lehen aldiz Espainiako txapelketa batean parte hartzeko lortutako gutxienekoa 1’20”28 denborarekin.

Juniorrak ezin hobeto eta  taldeko gaztetxoak berriz hauei egurra emateko prest!

Zorionak denei!

X