Azken asteburu honetan, hilak 12 eta 13an, Tolosako Usabal igerilekuan Gipuzkoako Talden Kopa jokatu da. Bertan Tolosaldea IKTk hainbat erronkei aurre egiteko izan du..
Alderdi batetik kirol erronkari aurre egin behar izan dio, bai mutilak eta neskak Gipuzkoako goi maileko A Kopan parte hartuz, eta beste behin erabateko arrakastaz, hiru klasifikazioetan garaipena lortuz, aurreko urteko emaitzak berrituz, eta guztiaren gainetik taldearen sendotasuna erakutsiz. Zuzendaritza batzordeak lerro hauen bitartez taldea osatzen duten guztiei Zorionak luzatu nahi dizkie, bai igerilariei eta baita beraiek zuzentzen dituzten teknikari guztiei, beraiek bait dira indibidualitate guztien gainetik taldeari bere nortasuna ipintzen dietenak. Eta Zorion hauek ez dira asteburu honetan egindakoagatik, hori lortzeko denbora luzez eta gogor saiatu behar izan duzuelako denak. Bejon deizuela eta segi horrela.
Eta Txapelketa hau Tolosan izanik, Tolosaldea IKTren antolakuntzapean ospatu da. Horrek jende mugimendu ikaragarria suposatzen du, 2 egun oso eta 4 jardunaldietan ospatzen bait da. Horrelako txapelketa bat antolatzeak bere ondorio onak ditu bai ekonomikoki eta baita taldearen sendotasuna erakusteko momentuan. Baina hori Tolosaldea IKTko bolondresen lanari esker bakarrik lortu daiteke, eta beste behingoz jenderen erantzuna paregabea izan da eta txapelketa aurrera ateratzeko inongo arazorik ez zen izan, eta jendearen partehartzea dosifikatzea ere lortu ahal izan genuen (gehienez bi jardunaldietan parte hartzen).
Mila esker benetan: Mari Paz Hernandez, María Borrachero, Julen Bengoa, Jorge Durán, Joseba Urretabizkaia, Amaia Loidi, Fermin Erbiti, Iurre Hernandez, Xabi Aleman, Carlos Urdampilleta, Karmele Otaegi, Eli Garzón, Amaia Bartolomé, Amaia Ortiz, Unai Ugartemendia, Pili Urresti, Izaskun Apezetxea, Jose Luis Arrizabalaga, Carlos García, Arantxa Saizar, Karmele Ezkioga, Koldo Zubeldia, Iñaki Eceiza, Antton Urruzola, Iñaki Barriola eta Itziar Jauregi.
Eta zuen parte hartzea eskertzeaz gain ezin dugu azpimarratzez utzi zuek egindako lana, benetan lan ona eta fina. Inongo arazorik ez zen sortu lehiaketa guztiaren zehar, eta hori ez da zortez ez zelako ezertxo ere gertatu, baizik eta edozein ezustekoaren aurrean izan zenuten jarrerarangatik eta horien aurrean prestu erreakzionatzeagatik. Eta ezin ahaztu gainera apuntatutak zeundeten baino jardunaldi gehiagotara azaldu zinatenak, lehiaketa bukatu ondoren harmailetatik igerilekura jeitsi zinatenak gauzak jasotzera, igerilekua garbi eta txukun gera zedin zuen bizkarra okertu eta amaieran geratu ziren zaborrak jaso zenituztenak, etabar etabar Beraz, eskerrak aparte Zorionak eman behar horren ongi lan egiteagatik. Horrelako jendearekin lan egiteak benetan gustua ematen duela.
Eta guztien permisuarekin, milaesker eta zorionak benetan lehen aldiz azaldu zinetenei Kriston lana egin zenutelako, eta haseran zenituzten zalantzak eta urduritasunak lehenengo frogan alde batera utzi zenituztelako eta hasera haseratik beteranoak iruditzen zenutelako.
Eta azkenik, eta ez garrantzi gutxiago dutelako, ezin ahaztu laguntzera etorri ziren gure taldeko igerilari gaztetxoak. Ez dago hitzik esateko eta baloratzeko egin zenuten lana. Ziur egon zaitezte zuek gabe ez zela horren ongi irtengo. Zer esan horrelakotan? Ba … ezer ez, zuen aurrean txapela kendu besterik ez. Mila esker Irati Urdampilleta, Loinaz Leonet, Irati Soto, Irati Aramendia, Izaro Goñi, Unai Urdampilleta , Nahia Cristobalena, June Aleman, Irati Acedo, Alaine García eta Leire Barriola. Hurrengorako fitxatuak zaudete!!!!!! Taldeak badu etorkizuna … etorkizun ederra!!!!
Eta amaitu aurretik, beti bezala animatu beste guztiei hemendik aurrera antolatu daitezken lehiaketetan laguntzen, denak batera indartsuak bait gara!
Tolosan, 2019ko Urtarrilak 16.
Tolosaldea IKTko Zuzendaritza Batzordea.