Benetan polita izan zen igandea. Igerilari, teknikari, guraso, zuzendaritza… denok biltzeko aukera izan genuen eta orain bai, esan dezakegu ofizialki denboraldiari hasiera eman diogula.
Talde argazkiak aurreraxeago izango ditugu, baina seguru denok oso guapo atera garela. Familiarteko erreleboak beti bezain emozionanteak izan ziren, lotsak alde batera utzi eta igeriketaren festa polita ospatu zen familiartean. Urtez urte hobetzen doazen familiak ikusi genituen eta baita lehenengoz ateratakoak ere, zalantzarik gabe hauentzat ongi etorri polita izan zen erreleboa.
Hau gutxi ez eta erreleboan galdutako indarrak bazkari ederra gozatuz berreskuratzeko aukera izan zen eguerdian. Giro aparta izan zen eta eguna borobiltzeko balio izan zuen.
Laugarrengoz ospatu da festa eta hemendik aurrera igerilekuetan, baina modu ofizialean ikusiko ditugu gure gaztetxoak. Bitartean, guraso eta bestelakoak urte bete daukagu entrenatu eta V. Tolosaldea egunean parte hartzeko.