Joan den asteburuan, larunbat eta igandez, martxoak 17 eta 18an, junior, absolutu eta egokitu mailetako Euskal Herriko igeriketa txapelketa jokatu zen Iruñeako Amaya igerilekuan.
Gure taldetik bertan parte hartu zuten Eneko Garmendia, Irati Arzalluz, Aritz Arrizabalaga, Maria Martin, Eneko Barriola, Maddi Barriola, Beñat Urruzola, Claudia Herrero, Julen Bengoa eta Beñat Bidaolak.
Gehienentzat neguko denboraldiko azken zita garrantzitsua zen eta emaitza politak eskuratuta itzuli ziren gazteak. Aipatu behar da txapelketa hau 50 metroko igerileku luzean ospatzen dela eta tradizionalki gure taldeko igerilariei motzean baino gehiago kostatzen zaiela igerileku honetan aritzea. Hala ere balorazio orokorra baikorra da, azken urteetan txapelketa honetan lortutako emaitza hoberenak eskuratu baitituzte gazteek.
Guztira urrezko domina bat, hiru zilarrezko eta zortzi brontzezko eskuratuta itzuli ziren igerilariak etxera eta honetaz gain taldeko hainbat errekor ere apurtu zituzten. Claudia Herrerok, 17 urteko errekorra ezarri zuen 400 librean 5´00´´66 eginaz. Eneko Garmendia gazteak, 16 urteko 100 tximeletako marka berria ezarri zuen 1´01´´67rekin eta Aritz Arrizabalagak 17 urteko eta absolutu mailako errekor berria ezarri zuen 1500 frogan, 17´46´´20 denbora politarekin.
Sailkapen orokorrean mutil Juniorrak 5. postuan kokatu ziren, neskak 2.postuan eta taldekako sailkapenean junior taldea 4.sailkatu zen.