Asteburuan, Apirilak 6 gure eskolako igerilari gazteak Andoainen izan zuten liga jardunaldia.
Beste behin ere modu oso dotorean igeri egin zuten eta egokitutako erronkei ederki aurre egin zieten.
Txikienek tximeleta eta bular estiloak ikasten ari direla erakutsi ziguten eta nagusienek berriz 200 tximeleta nahiz bular edo 800 libre bezalako frogei heldutasunez eta gogoz ekin zieten eta baita zoragarri amaitu ere.
Beste behin ere giro beroa harmailetan eta jarrera eta giro zoragarria igerileku ertzean ere. Honekin, azken jardunaldia bakarrik falta zaie txikienei liga amaitu eta udaberri eta udako txapelketa eta sariei ekiteko. Beraz aste santuko atsedenaren ondoren indar eta gogo biziz itzuliko gara.
Zorionak guztioi!