TALDEKO ARGAZKI OFIZIALAK
2017-10-27
ESKOLA KIROLEKO IGERIKETA JARDUNALDI EDERRA
2017-11-08

LIGAN ESTREINATU GARA

Pasa den Urriaren 28an gure elkarteko talde nagusiak eta alebinen taldeak, bakoitzak bere ligari ekin zien.

Nagusienak Bidebietan lehiatu ziren eta data goiztiarrari ederki heldu zioten. Normala den bezala ez zen marka aipagarrarik nabarmendu, baina jarrera eta talde giro bikaina azpimarragarriak izan ziren. Talde nagusia Neguko ligan parte hartzen ari da eta datorren jardunaldia Azaroak 18an izango dute. Pixkanaka erritmoa hartzen ari dira eta ziur bigarren jardunaldi honetako erronka ere ederki gaindituko dutela.

Alebinak berriz, alebin ligako lehen jardunaldian parte hartu zuten Ordiziako Majori kiroldegian. 400 libre, 200 estilo eta 100 estiloetan lehiatu ziren eta froga gogorrak izanagatik dotore igeri egin zuten. Denboraldiko lehen Saioa inoiz baino lehenago izan da aurten eta 8 asteko lana soilik egin dutela kontuan hartu behar da emaitzak baloratzeko garaian. Talde honek ere jarrera bikaina, giro ezin hobea eta pixkanaka gora egiteko moduko lana erakutsi ditu orain arte, beraz Azaroak 11ko bigarren jardunaldia benetan interesgarria izango da  gaztetxo hauentzat.

Benjaminak berriz asteburu honetan igeri egingo dute estreinekoz. Gure taldeko, dordoka, igel eta amuarrainek lehen erronka polita izango dute Andoainen. 50, 100 eta 200 libre eta 50 bizkar igeri egitea dagokie eta gogotsu daude taldeko gainontzekoak bezalaxe lehiatzen hasteko. lan handia egin dute eta larunbatean urduritasunak alboratu ilusioz gainezka salto egingo dute igerilekura.

Lerro hauetatik, indarra eta animo asko guztientzat!

X