Asteburu honetan gure taldeko igerilari batzuk Gipuzkoako selekzioak hautatuta C.N Sabadell go XII. Sarian lehiatu dira.
5 izan dira Sabadellen parte hartu duten igerilariak, Maria Martin, Irati Arzalluz, Eneko Barriola, Eneko Garmendi eta Imanol Eceiza. Hauetaz gain Maddi Barriola ere deitua zegoen selekzioarekin parte hartzeko baino gaixo dabilenez ez du bertan egoterik izan.
Emaitza nahiko txukunak lortu dituzte igerilariek eta ziur asteburua ederki etorriko zaiela datorren asteburuko Euskal Herriko maila absolutuko txapelketara begira erritmoa hartzen joateko eta baita Eneko Garmendiari ere Espainiako Infantil mailako txapelketari begira ere.