Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko.
Tolosako Udaleko Uda kanpainaren barnean TRIATLOI KANPUSA jarriko dugu martxan.
Bertan, igeriketaz gain, triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko abileziak, ur-jolasak, kanpo jolasak, trantsizioak, mendi irteera, hondartzan goiz pasa, triatloi txikia …
2018ko uda kanpainan aste bateko txanda bat eta bi asteko bi txandak izango dira goiz osoan zehar:
1. Astea; Ekaina 26 – 29
1. Txanda; Uztailak 2 – 13
2.Txanda; Uztaila 16 – 27
Hala ere, nahi duenak aste solteetan izena eman dezake.
Ordutegia; 9;00-13;00
Adina; Bi talde (7-9) eta (10-13)
Lekua; Tolosako Usabal kiroldegia eta inguruko natur gune desberdinak
Prezioa; 87´60 euro txanda bakoitzeko eta 49,60 aste soltea.
Izen emateak; esteka honetan, teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo Usabal Kiroldegiko harreran.
ANIMA ZAITEZTE, EDERRA IZANGO DA!!